Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Alejandro Blancok eta Jaime Lissavetzkyk, biak ere Joko Olinpiadetako Elkarteko (ADOko) lehendakariak, ADO planaren barruan beka jasoko duten Espainiar Estatuko kirolarien zerrenda eman zuten ezagutzera. Beka jasoko duten 460 kirolarien artean dago Hodei Mazkiaran pistarda. Altsasurrari 27.000 €-ko beka onetsi diote.Altsasuko txirrindulariak oraindik ere ziurtatu gabe du Pekingo olinpiadetarako plaza. Azken hilabetetan Estatuko nahi nazioarteko probatan parte hartzen ari da behar dituen puntuak pilatzeko.