Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
18 jardunaldiren ondoren, Altsasuko saskibaloi jokalariek joan zen asteburuan eman zioten amaiera txapelketari. Azken neurketan, 49-95 galdu zuten San Jorgeren aurka. 10 talde lehiatu dira Nafarroako txapelketan. 35 punturekin, Txantreako neskak izan ziren onenak. 2. postuan, Talleres Lamaison gertu geratu dira, 34 punturekin. San Jorge izan da 3. taldea, 31 punturekin. Altsasuko taldeak ixten du sailkapenen taula. 19 punturekin, 10. tokian amaitu du txapelketa.