Konponketa lanak hilerrian

Guaixe 2008ko martxoaren 11

Udalak zehaztutakoaren arabera, hilerriko erdiko bideko ertzetan galtzada-harriak jarriko dira. Hori egin eta gero, bideko zorua berrituko da, nahikoa hondatua baitzegoen. Lan horiek despeditu ondoren, farolak jarriko dira bide guztian. Lan horiekin batera, hilerriko sarrerako teilatutxoa konponduko da. Udalaren asmoa ere bada sarrera bera margotzea. Udala aztertzen ari da hilerriaren zati berrian beste lan batzuk egitea. Besteak beste, zoru berria egitea eta nitxoen ondoan dagoen belardi txikia bereizteko galtzada-harriak jartzea.