Altsasuko saskibaloi taldeko bi jokalari Espainiako Txapelketara

Guaixe 2008ko martxoaren 14a

Altsasuko saskibaloi taldeko Jorge Misiego Torralbak eta Iñigo Zabalo Oiarbidek Cadizerako bidea hartu dute, Nafarroako saskibaloi selekzioarekin jokatzeko deia jaso eta gero. 11 urteko bi gazteek, 2008ko erkidegoen arteko Espainiako Minibasquet Txapelketan parte hartuko dute. Bihar hasi eta datorren asteazkenera arte, Murtzia, Kantabria eta Euskal Autonomia Elkarteko selekzioen aurka lehiatuko da Nafarroako selekzioa, preferente mailako D taldean.Jorge eta Iñigo ez dira selekzioan parte hartzeko deia jaso duten lehen altsasuarrak. Argi dago Altsasuko saskibaloi taldea lan polita egiten ari dela.