Autogestioa aldarrikatuz

Guaixe 2008ko martxoaren 14a

Ska jaia Mallorka utzi eta penintsulan barna bira egiten ari da Dinamo taldea. Bira horretan Altsasu ere geltoki izanen dute. Dinamoren latin ska, patchanga eta dibertsioarekin larunbatean, 20:00etan, Altsasuko gaztetxean gozatzeko aukera izanen da. Dinamo Federico Fossati (gitarra eta ahotsa), Valentin Tarin (bateria eta ahotsa), Jaume Sarda Amengual (Tronpeta eta ahotsa), Marcos Herrada (tekladtuak eta ahotsa) eta Juanan Tornadell (baxua) osatzen dute. Aurreneko biak Argentinan eta Australian musika egiten ibili eta gero Mallorkan, Alcudia herrian kokatu eta taldea sortu zuten. Dinamok iaz bere aurreneko diskoa argitaratu zuen, Desequilibrio. Bira eta gero Mallorkara itzuli eta disko berria prestatzen hasiko dira.