Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hasiera ona eman zioten altsasuarrek azken norgehiagokari. 5. minutuan, Fernandezen golak 0-1ekoa jarri zuen markagailuan. Baina norgehiagoka hankaz gora jarri zen sakandarrendako. Bisitariek 38. minutuan berdinketa gola sartu zuten eta, puntu bakarrarekin konforme ez, eta bi gol gehiago sartu zituzten, 1-3ra arte. Epailea izan zen eguneko beste protagonista, zelaian 7 jokalari ordez 6 zeudela esanda, bertan behera utzi baitzuen norgehiagoka.15 punturekin, 3. postuan dago Altsasu. Bidezarra da liderra, 22 punturekin. Puntuak batzeko aukera ona du asteburu honetan, 3 punturekin sailkapena ixten duen Arenasekin neurtuko baititu indarrak.