Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
23 urtez beherakoak eta elite mailako txirrindulari onenak Bergaran bildu ziren igandean Gorlako igoera entzutetsuari ekiteko. Aurreikuspenak betez, Andrei Amador izan zen Gorla gainaren bi igoerak egiten azkarrena. Lizarte taldeko txirrindularia bakar-bakarrik sartu zen helmugara, erakustaldi bikaina eskaini eta gero.Rural Kutxako Aleix Fabregas eta Jon Garate 6. eta 7. postuan sartu ziren, 1:04ra. Beraien taldekide Zabier Zabalo olaztiarra, berriz, 17.a izan zen, 2:30era.