Ion Monrealek bi domina Pariseko Openean

Guaixe 2008ko apirilaren 1a

Nafarroako taekwondoko selekzioak Teknika eta Pumseko Pariseko Openean parte hartu zuen pasa den asteburuan. Nafarroak teknikoko selekzioa eraman zuen txapelketara eta, besteak beste, aukeratuen artean zegoen Ion Monreal altsasuarra. Sakandar gazteak bi domina irabazi zituen: Urrezko domina Alex Elizalde, Jorge Cabeza, Caridad Chueca eta Maribel Alonsorekin batera osatutako boskotean, eta zilarrezko domina Alex Elizalde eta Jorge Cabezarekin osatutako hirukotean.Domina horiek ez ziren izan Nafarroako selekzioak irabazitako bakarrak. Denera bost urrezko domina, zilarrezko bat eta brontzezko bat jaso zituen selekzioak eta horiei esker, talde onena izan zen, Frantzia, Danimarka, Alemania, Belgika, Holanda, Austria eta Ingalaterrako taldeen aurretik.