Hodei Mazkiaran olinpiadetatik kanpo geratu da

Guaixe 2008ko apirilaren 1a

Altsasuko txirrindulari gaztea Manchesterreko Mundu Txapelketan egon zen joan zen astean. Berebiziko garrantzia zuen hitzorduak, mundu txapelketan emaitza onak lortzea gutxi balitz, olinpiadetarako txartela ere jokoan zutelako. Altsasuko pistardak abiadura proban parte hartu zuen banaka eta taldean, keirin modalitatean eta kilometroan.Zortea ez zuen alde izan keirinean, maila handiko seriean lehiatzea tokatu baitzitzaion, probako txapelduna izango zenarekin batera. Bigarren aukeran bosgarren geratu zen eta, beraz, kanporatua izan zen. Abiadura proban, 26.a izan zen banaka, eta taldeka, Meliá eta Alonsorekin batera, 12.a. Kilometroan, berriz, 18. postuan amaitu zuen.Olinpiadetara joateko ametsa bete ez bada ere, Hodei Mazkiaran "pozik" dago egindako lanarekin, "egindako denborak onak baitira". Izan ere, 19 urte baino ez baditu ere, munduko pistard onenekin lehiatu da altsasuarra. Etorkizunerako baliagarri izanen du esperientzia.