Iturrioz eskuz banakakoan Espainiako txapeldunorde

Guaixe 2008ko apirilaren 1a

Iturrioz altsasuar gaztea txapeldunordea izan da Espainiako eskuz banakako txapelketan. Madrileko Aio pelotariak 18-7 hartu zuen mendean joan zen astean, Valladoliden. Sakandarrak ezin izan zuen materialarekin.Pilotariek ilbeltzaren 13an eman zioten hasiera Frontoiko Espainiako Txapelketari. Ohorezko mailan Irurtzun eta Altsasuko taldeak lehiatu dira, eta 1. mailan, berriz, Uharte Arakilgo Aralar Mendi.