Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Eguraldi txarrak eta probaren gogortasunak ez zituen lasterkariak izutu. 110 lasterkari bildu ziren igandean Larraunen, Arruizko Txikitoren omenezko Lekunberriko Legoa lehiatzeko. Kirolariek 6.040 metro zituzten aurretik, Azpirozko gain gogorra barne. Eskerrak ikusleek giroa berotu zuten.Lau lasterkari izan ziren eguneko protagonistak: Antonio Etxeberria iruinsemea eta Roberto Ruiz, Mohamed Afaafas eta Alberto Ibañez gasteiztarrak. Baina, beste behin ere, Antonio Etxeberria izan zen azkarrena. Beste Iruña taldeko lasterkariak bosgarren garaipena du proba honetan. Nesken artean, Rosi Talavera izan zen azkarrena. Sakandar zenbaitek ere hartu zuen Lekunberrirako bidea. 25.a izan zen Kike Aldasoro altsasuarra, 22:59ko denborarekin; Jesus Mari Olmos 52.a izan zen, 25:29ko denborarekin; Jose Ignacio Reparaz arbizuarra 68.a izan zen, 26:24ko denborarekin; eta Aingeru Azazetak, berriz, 90. postuan amaitu zuen, 28:40ko denborarekin. Kimuen mailan, lan bikaina egin zuen Olatz Arazeta Pelaezek, 3.a izan baitzen, Silvia Constancia eta Miren Ibarrolaren atzetik.