Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Martxoaren hasiera aurkeztu zuen bere burua Dantzalekuko mendi taldea. 14 lasterkari biltzen ditu talde berriak eta ez dute asko itxoin lanean hasteko. Joan zen larunbatean, Sara Korrika Trail lasterketan izan ziren hiru taldekide. 25 kilometroko ibilbide gogorra gainditu behar izan zuten lasterkariek Larrungo tren txikiaren inguruan.Fernando Etxegarai izan zen azkarrena, 01:58´19ko denborarekin. Primeran ibili zen Ander Unzurrunzaga etxarriarra. 20. postuan amaitu zuen, 2:20´53ko denborarekin; Jose Antonio Salgado 104.a izan zen, 2:43´14ko denborarekin; Jone Pelaez, berriz, 216.a izan zen, 3:10´03ko denborarekin.