Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Kokaleku berriak izugarri bulkatu du liburutegiaren erabilera, besteak beste herritarrengandik gertu dagoelako, beheko plantan. "Lehen ikasleek erabiltzen zuten gehiago liburutegia, ikasteko. Liburuen mailegua egitera zetozen haur eta helduek ez zuten ia toki fisikorik irakurtzeko. Orain goitik behera aldatu da egoera: erabiltzaileek irakurtzeko gune aproposak dauzkate, haurrek euren gune propioa dute, eta goiko pisuan ikastera edo lanak egitera datorren jendea egoten da" dio Mari Luz Oiarbide liburuzainak. Harekin batera Elena Aristorena aritzen da lanean. Nafarroako Gobernuko Liburutegi Sareko kidea da Altsasuko liburutegia. ZerbitzuakAltsasuko liburutegiko langileek edozein kontsulta argitzeko prest daude. Horretaz gain, liburutegiko fondoak etxera eraman daitezke, mailegu zerbitzuaren bidez. Horretarako erabiltzaileak irakurle txartela bete beharko du. Gainontzeko zerbitzuak ondokoak dira: hemeroteka (60 aldizkari eta hainbat egunkari), internet eta ofimatika (6 ordenagailu, 4 helduendako eta 2 haurrendako), fonoteka, erabilera anitzeko gelak (2 gela, talde lanak egiteko) eta erreprografia, fotokopiak egiteko. Bestalde, aipatu behar da haurrendako txokoan haurrek irakurtzen ikasten dutela, irakurtzeko ohitura barneratzen dutela. "Hori oso inportantea da" nabarmentzen du Oiarbidek. Berriki gazteen gunea sortu dute, liburu, aldizkari eta komikiekin, eta lau interes gune berezitu: familia, informatika, turismoa eta emakumea. Gai bakoitzari lotutako dokumentu guztiak txoko horietan bildu dituzte. Eta hilero heldu diren nobedadeen berri emateko eskuorriak argitaratzen dituzte. Maileguak eta erabiltzaileak nabarmen gora2007an Altsasuko liburutegian 19.498 liburu zeuden, 2.295 ikus-entzunezko eta dokumentu elektroniko eta 82 aldizkari, guztira 21.875 dokumentu. Erabiltzaileei dagokienez, 2.332 erabiltzaile zeuden 2007an, 2006an baino 217 gehiago. Bisitei dagokienez, iaz 54.292 bisitari gerturatu ziren zerbitzura.Liburutegien ibilbidea zein den ikusteko maileguen datuak oso inportanteak dira. Eta 2003. urtetik progresiboki gora egin dute maileguek. 2007an 22.069 mailegu egin zituen Altsasuko liburutegiak (10.938 liburu, 10.165 ikus-entzunezko eta 966 aldizkari), 2006an baino 4.119 mailegu gehiago. 2006an 17.950 mailegu egin ziren (10.163 liburu, 7.067 ikus-entzunezko eta 720 liburu). Aipatzekoa da urtetik urtera ikus-entzunezko dokumentu gehiago erabiltzen direla. Internet eskuragoMartxoaren 5etik aurrera WIFI zerbitzua ematen du liburutegiak, hau da, eskuko ordenagailua liburutegira eramanda internetera konektatu daiteke. "Erabiltzaileek WIFI zerbitzua jartzeko eskaera egin zuten liburutegiko iradokizun eta erreklamazio-orrietan. Eskariak Nafarroako Liburutegien Sarera bidali genituen eta euren erantzuna zerbitzua jartzea izan da". Dagoeneko jendea hasi da zerbitzua erabiltzen. KontentuLiburuzainak kontentu daude liburutegiaren martxarekin. "Datuek argi erakusten dute zerbitzua eta erabilera gora doala, eta erabiltzaile tipologia anitza dugu: ikasleak, haurrak gurasoekin, helduak, gazteak... Guztiok batera liburutegia erabili dezakegula jakitea, bakoitza bere txokoan, pozgarria da" diote liburuzainek. Horretaz gain, ezohiko ekitaldiak antolatzen dituzte. Esaterako, udako hilabeteetan izan ezik hilero ipuin kontalaria izaten da, Kultura Sailaren laguntzarekin. "50 partehartzaileko batezbestekoa dugu, ekitaldi finkatua da" azpimarratzen dute. Emakumearen Arloarekin batera irakurketa klubak izaten dituzte, eta horretaz gain, eskola bisitak hartzen dituzte, iaz 5 ikastetxe. Liburuaren egunaren harira liburuak nola egiten diren erakusten duen erakusketa antolatu zuten, eta ekimena bisitatzera Altsasuko ikastetxe guztiak joan ziren. Eta Pio Barojari omenaldi moduan, Victor Morenoren hitzaldia antolatu zuten. Eta liburutegiko web orria eguneratzen dute liburuzainek. Bertan dago eskuragarri, informazio guztia, www.bibliotecaspublicas.es helbidean "Alsasua" sakatuta.