Berdintasuna hizkuntzaren bidez lantzen

Guaixe 2008ko apirilaren 3a

Ikastaroa apirilaren 16an eta 17an izanen da, Gure Etxea eraikinean, 17:00etatik 20:00etara. Interesatuek azkar ibili beharko dute kopuru murriztua baita. Apirilaren 8ra arteko epea dago izena emateko, 948 564 823 telefonora edo berdintasuna@altsasu.net helbidera joz. Ikastaro horren helburuak dira, batetik, aztertzea guztiongan zein ondorio duen emakumea baztertu eta gutxiesten duen hizkuntza erabiltzeak. Horrekin batera, gizarteari jakinaraztea ezinbestekoa dela hizkuntza aldatzea gizarte berdintzaile eta integratzaile baterantz abiatzeko eta, azkenik, parte hartzaileei hainbat baliabide eman nahi zaizkie ahozko hizkeran eta idatzikoan erabilera sexista eta androzentrikoak antzematen laguntzeko eta, era berean, forma horien ordez baztertzaileak ez diren formak erabiltzen irakastea. Helburu bera duten antzeko ikastaro laburragoak antolatu dira udal langile eta alderdi politikoendako ere. Bestalde, ikastaroan parte hartzen dutenen 3 eta 12 urte bitarteko haurrak zaintzeko zerbitzua eskaini du Emakumeen Bilguneak. Erabili nahi duenak izena ematerakoan jakinarazi behar du.