Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko Udaleko Baso eta Ingurumen Sailaren asmoa da herritarren artean sustatzea etxean konposta egiteko ohitura, horrela zabortegira doazen hondakinen kopurua murriztu eta sortzen den konposta ongarri gisa erabili daitekeelako. Larunbatean ontzia hartu zuten bizilagun guztiek 30 euroko fidantza ordaindu zioten udalari, erabilera ona egiten bada dirua itzuli eginen du udalak. Erabilera okerra ematen bazaio ontziari udalak dirua bueltatuko du, baina ontzia eramanen du. Altsasuko Udalak jakitera eman duenez, konpostatzaileak eskuratzeko interesa duen herritarrik balego udaletxetik pasa eta eskaera egitera gonbidatu du. Eskaeraren arabera udaletxeak konponstatzaile gehiago eskuratzeko prest legoke. Bitartean, Sakanako Mankomunitatearekin batera, Altsasuko Udalak ikastetxeetan konposta egitea sustatuko du.