Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko Dendarien Elkarteko kide diren 20 dendek parte hartuko dute azokan. Dendariak izan dira ekimena bulkatu dutenak, izan ere haietako askok aurreko sasoietatik bilduak dituzten produktuak likidatzeko nahia dute. Beste herri batzuetan antzeko feriak arrakastatsuak izan zirela ikusteak ere animatu zituen dendari altsasuarrak. Altsasuko aurreneko stock azoka larunbatean zabalduko ditu ateak, 17:00etan. Burunda pilotalekuan jarritako postuetan 21:00etaraino erosketak egiteko aukera izanen da. Domekan, berriz, 11:00etatik 20:00etara bitartean zabalduko ditu ateak azokak. Altsasuko Dendarien Elkarteak azokarekin batera ekitaldi osagarriak antolatu ditu. Hala, larunbatean, 18:00etatik 20:00etara, batukadaren doinuak entzuteko aukera izanen da. Domekan, aldiz, gurasoek erosketak egiten dituzten bitartean txikienak puzgarrietan jolasteko aukera izanen dute, 12:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. 20 dendaHauek dira Altsasuko aurreneko stock azokan parte hartuko duten dendak: Calzados Tipi Tapa, Centro Canino Baiko, Deportes Lezea, Ekin, Taldea Ferreteria, Lorea Lore-denda, Gorosti, Iker Kirolak, Izara, Joselen, La Cigüeña, Larka, Lasa Kirolak, Mari Carmen, Mª Luisa Moda, Sakana Optika, Sare, Sugea, Tu Tienda Especial eta Txikitxo.