Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Eszena 2008 Altsasuko Iortia Kultur Gunera bitan helduko da: igande honetan Tempomobile taldeak Inventana dantza emanaldia eskainiko du, familiei begira, eta hurrengo asteburuan Iberica de Danza taldea izango da Altsasun, helduendako Cerialia dantza emanaldiarekin. Magiaz betetako munduan murgilduzIgandean, apirilaren 6an, 17:00etan abiatuko da Tempomobile talde nafarraren Inventana dantza emanaldia. Becky Siegel iparamerikarraren zuzendaritzapean, Ion Barbarin, Diana Casas, Josune Castellot, Txori Garcia eta Leticia Perez dantzariak igoko dira oholtzara, haur, gaztetxo eta helduei primerako emankizuna eskaintzeko prest. Kasu honetan konpainia nafarra haurren munduan murgildu da, fantasia, umore, magia, abentura eta esperantzaz beteriko ikuskizuna emateko prest. Eguneroko bizimodu goibeletik irudimenaren bidez ihes egiten duen neskatxa baten historia kontatuko dute, dantzaren lengoaiaren bidez. Kolorerik gabeko mundu baten errealitatetik abiatuta, neskatxa leihoan agertzen zaion txorizar batekin hegalean joango da, lurralde urrunak ezagutzeko asmoz. Bidaia zirraragarria izanen da, kolore, izaki harrigarri eta sorpresaz beteriko eremuak ezagutzeko parada emanen diena.Iparramerikako zuzendaria duen talde nafarraInventana dantza emanaldia Barañain Auditorioak, Zizur Nagusiko Kultur Patronatuak eta Antsoaingo Antzokiak ekoiztu dute, Nafarroako Gobernuaren laguntzaz. Irailaren 29an egin zen estreinaldia, Barañaingo Auditorioan.Tempomobile Dantza Konpainia Iruñean sortu zen 1994an, Becky Siegel koreografo iparamerikarraren zuzendaritzapean. Espainiako Estatuan eta atzerriko antzoki ospetsuetan dantzatu da konpainia, baita izen handiko jaialdietan ere, dantza garaikidea eskaintzen. Dantza garaikidearekiko zaletasuna hedatzeko asmoz, herri txikietan ere dantzatu eta ikasleentzako emanaldi didaktikoetan laguntzen dute. Siegelek hamaika ikuskizun sortu du Tempomobile taldearentzat, gehienak musikariekin egindako elkarlanen emaitzak (Ana Radomska, Sine Nomine Musika Tailerra, Kepa Junkera, Mikel Errazkin, Javier Paxariño edo Inventanaren musikaren egilea den Paco Iglesias musikariekin).InventanaTaldea: TempomobileKoreografia eta zuzendaritza artistikoa: Becky Siegel, bere konpainiako dantzariek lagundurik. Musika: Paco Iglesias.Jantziak: Isabel Morales.Maskarak eta proiekzioak: Patxi Fuertes.Argiztapenaren diseinua: Carlos Salaberri.Dantzariak: Ion Barbarin, Diana Casas, Josune Castellot, Txori García Uriz, Leticia Perez.