Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ainhoak Beleixe Irratiari adierazi dionez, "uste baino arrakastatsuagoa izan da azoka. Dendariak pozik gelditu gara". Optikako arduradunak irratiari esan duenez "sakandarrak espero genituen baina Iruña, Gipuzkoa eta Arabatik ere etorri dira". Aurreneko aldia zenez stock azoka antolatzen zutena, Altsasuko Dendarien Elkarteak "kezka" ere bazuen, baina "jendearen erantzunarekin apostua ongi atera" dela azaldu dio dendariak Beleixe Irratiari. Arrakastaren adierazle da, azoka ateak zabaldu aurretik dendarien elkarteko ordezkaritza batek alkate buru zuen udal ordezkaritza eta Ana Valenciaga et Maria Eskisabel kazetariei harrera egiten zien bitartean jendea atean zain zegoela. Larunbatean hasiera-hasieratik bildu zen jendea azokan. Domekan ere, jendearen pasa etengabekoa izan zen. Iortia plazan antolatutako ekintza osagarrietan, batukada emanaldia eta puzgarriak, jendea ere poliki bildu zen. Ainhoak Beleixe Irratiari adierazi dionez, "lortu dugu jendeak ikustea Altsasun denetarik dagoela". Aldi berean, optikako arduraduna "eskerrak" eman dizkie azokatik pasa ziren guztiei eta hur posible egin zuten guztiei.