Udalak musika eskolako lanak emateko deialdi berria eginen du

Guaixe 2008ko apirilaren 8a

Interesa 17 enpresek azaldu zuten, baina 3 besterik ez ziren aurkeztu. Baina bakarra izan zen aurrekontura egokitu zena, "baina arrazoi teknikoengatik baztertua izan zen" alkateak adierazi zuenez. Udal agintariak gehitu zuenez, egitasmoan jasotzen ziren materialen kostuen aurreikuspen batzuk merkatukoak baino askoz ere merkeagoak ziren eta horrek eskaintza gehiago izatea eragotzi omen zuen. Deialdi berrian hainbat aldaketa jasotzen dira, hasi teiladuratik, leihoekin segi eta kanpoko pinturarekin bukatzeko. Hirigintza zinegotzi Juan Migel Perez Hurtadok adierazi zuenez, "aurreikusitako aldaketek ez dute kalitatezko eraikin bati uko egiten ari garenik esan nahi". KezkakEAE-ANVko Arantza Bengoetxea kezkatuta azaldu zen "materialen kalitatearen jaitsieraren eraginarekin eta lanak egiteko denbora gutxiago egotea ere". Horrekin batera, kritiko azaldu zen "teknikoek haien egitekoa ongi ez egiteagatik. Egitasmoa gaizki baloratua zegoen. Dagokionak berraztertu behar zuen. Kudeaketa txarra ez du zergatik udalak ordaindu behar". Zinegotzi ekintzaileak ardurak eskatu zituen. Horrekin bat etorri zen Mariano Garcia zinegotzi sozialista: "lanak gaizki egin duenari, udalak ordainduta bada, ardurak eskatu behar zaizkio". UPNko Maria Antonia Romanek "Espainiako Gobernuaren diru-laguntza ez galtzeko" esperantza azaldu zuen. Jakina denez, 1,3 milioi euroko diru-laguntza du Altsasuko udal musika eskolako lanak eta urte bukaerarako despedituta egon behar du diru-laguntza galtzea nahi ez bada.