Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
San Juan ermitaren teilatu eroria konpontzeko gobernuaren diru-laguntza hori eta udalak jarritako beste horren beste baliatuko dute. Unai Hualde alkateak adierazi digunez, "udalak ermitaren jabetza aldarrikatzen jarraitzen du. Horregatik gara Nafarroako Ondarea Babestearen aldeko plataformako kide". Alkateak nabarmendu duenez, "ermita udal ondasuna dela uste dugulako eskatu dugu diru laguntza". LezaldeAltsasuko Udaleko Gobernu Batzordeak martxoan onartu zuen inguru haren errepartzelazio plan berria. Epaitegiak eskatutako aldaketak egin eta gero inguruaren urbanizazio lanei ekin dakieke. Ia 60.000 metro karratuko eremuan 77 etxebizitza jasotzeko egitasmoa dago. Lanak 2006an hasi ziren baina lur jabe batzuek geldiarazi zituzten, haiek eta udalak iritzi kontrajarriak baitituzte.