Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
La Encinak hainbat babesleren laguntza izan zuen eta aurreneko 14 sailkatuek sariak jaso zituzten. Sari banaketa ekitaldian Altsasuko alkate Unai Hualde eta Kultura zinegotzi Iñaki Migel izan ziren. Bestalde, La Encina elkarteak maiatzeko zubirako bidaia antolatu du. 4 egunetako ibilbideak bidaiariak, besteak beste, Toledo, Aranjuez eta La Granjara eramanen ditu. Bidai horretan interesa duenak Kutxak Altsasun duen bulegotik pasa beharko du. Izena ematea apirilaren 15era arte dago zabalik.