Hiru puntu garrantzitsurekin etxera

Guaixe 2008ko apirilaren 7a

Partidu borrokatua jokatu zuten bi taldeek Aiegin. Lehen zatian, Altsasu izan zen nagusi. Gorka eta Josebaren golekin 0-2 jarri zirena urretik sakandarrak. Baina atsedenaldia iritsi aurretik, aldea murriztu zuten etxekoek, 1-2koarekin. Bigarren zatiko 65. minutuan, berdinketaren gola sartu zuen Arenasek. Baina, etsi beharrean, erasoari ekin zion, berriz ere, Altsasuk. Bide horretatik, 3. eta 4. gola sartu zituzten Amado eta Rubenek.25 punturekin, 1. postuari eusten dio Bidezarrak taldeak. Altsasu, berriz, 3. postuan dago, 18 punturekin. Asteburu honetan 15 punturekin, 4. postuan dagoen Zarramonza taldea hartuko du etxean.