Kadeteek Burunda txirrindula taldearen 22. trofeoa izan zuten jokoan

Guaixe 2008ko apirilaren 10a

Joan zen igandean, kadete mailako lasterketa hartu zuen Altsasuk. 22. urtez, Burunda txirrindula taldearen trofeoa jarri zuen lehian lasterketaren antolatzaileak.Ibilbidea Txirrindulariek 11etan eman zioten hasiera lasterketari, Zumalakarregi plazatik. Etxarrira joan eta itzulia egin eta gero, Altamirara zuten igotzeko. Berriz ere, Etxarri aldera jo eta Lizarragabengoatik buelta eman eta gero, lehia bizian, Altsasu aldeko bidea hartu zuten txirrindulari gazteek. Pirenarium taldeko Luis Grasa izan zen 51 kilometroko lasterketa amaitzen lehena, 1:26:02ko denborarekin. Lehen sakandarra Aralar txirrindulari taldeko Iñaki Mañeru izan zen, 8. postuan, irabazlearengandik 17 segundora.Sailkapena 1. Luis Grasa (Pirenarium) 1:26:028. Iñaki Mañeru (Aralar T.T.) 17 segundora15. Iosu Urriza (Aralar T.T.) d.b.23. Javier Ignacio Lizarraga (Aralar T. T.) 1:53 minutura24. David Irigoien (San Miguel) d.b.37. Endika Jaka (Aralar T.T.) 2:45era45. Mikel Rubio (Aralar T.T.) 6:35era50. Mikel Vazquez (San Miguel) 7:5era