Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
RENFE gaia luzatzen ari dela ikusita, Wiphalak udalari eskaera berria zuzendu dio: herrian pertsona haien omenezko oroigarria jartzea. Eskaera aztertzeko udalak batzordea osatuko duela erabaki zen astelehenean. AHTSakanako AHT gelditu! elkarlana taldeak abiadura handiko trenaren (AHT) inguruko mozioa aurkeztu zuen eta, besteak beste eskatu zuen: taldearendako laguntza; jendea informatzeko hitzaldiak antolatzea eta aurkeztutako mozioa onartzea. Alderdi Sozialista diru laguntza ematearen kontra azaldu zen eta informazioa Sakanako Mankomunitatearen Batzorde Iraunkorraren bidez lantzen ari zela eta hala egitearen alde azaldu zen. Alkateak ere azken ideia horrekin bat egin zuen. Ezker Batuak, bestalde, gogora ekarri zuen "prestazio handiko trenaren alde eta egungo trenbidea erabiltzearen alde" daudela azpimarratu zuen eta, zentzu horretan, Altsasuko Udalak duela bi urte onartu zuen mozioa ekarri zuen gogora Arturo Carreñok. Hainbat erakunderi informazio eskaera egiten duen mozioa alkatearen kalitate botoarekin onartu zen, NaBai eta EAE-ANVk alde bozkatu zuten, kontra PSNk eta UPNk eta IUN-NEB abstenitu egin zen. Azkenik, asteleheneko bilkuran Altsasuko Udalak Gehitu erakundearen mozioa bere egin zuen. Hala, Nazio Batuen Eerakundeari udalak eskatuko dio maiatzaren 17a homofobia eta transfobiaren aurkako nazioarteko eguna izendatzea. UPNko Maria Antonia Roman zinegotziak ez beste gainontzekoek alde bozkatu zuten.