Udaltzaingoa 2 laguntzailerekin indartuko du udalak

Guaixe 2008ko apirilaren 9a

Nafarroako Gobernuak hautagaiei eskatzen dizkien baldintzez gain Altsasuko Udalak euskara ezagutzea eskatuko du. Altsasuko Udaltzaingoa 2 kabok, 5 agentek eta 2 laguntzailek osatzen dute. Bajak direla eta gaur egun kabo bat, agente bat eta laguntzaile bat daude lanean. Jakina denez, udaltzain faltak duela urte pasa gaueko lan txanda kentzera eraman zuen udala. Harrez gero Foruzaingoa arduratzen da gauetan Udaltzaingoaren egitekoaz.