Osasun etxeak, gutxienez, 2 kontsulta berri izanen ditu

Guaixe 2008ko apirilaren 10a

Alkateak jakitera eman zuenez lur eremu horretan 350 metro karratuko eraikin bat jasoko da eta hark 2 kontsulta eta itxaron gela izanen ditu. Hala ere, Unai Hualdek aurreratu zuen bi erakundeen arteko batzorde misto bat osatzeko asmoa, "udal talde guztiek eskatzen ditugun espezialisten zerbitzuak bigarren solairu batean kokatu ahal izateko". EAE-ANVk lur saila uztearekin batera Osasunbideari "hainbat eskaera egitea" eskatu zuen. Raul Barrenak, besteak beste, saneamendu sarea konpontzea aipatu zuen. UPN, bestalde, erabakia atzeratzearen aurka azaldu zen.