Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aholkularitza enpresa batek prestatu du plana eta alkateak jakinarazi zuenez, "2008-2010 urteen bitartean energia kontsumoa, gutxienez, %1 murriztuko nahi da. Horretarako neurriak eta arduradunak zehaztuko dira". Raul Barrena ekintzailea ekimenarekin ados agertu zen, baina "jarraipena egitea" eskatu zuen. Aldi berean, "neurriak beste udal eraikin batzuetara zabaltzea" eskatu zuen. Plana onartu ondoren aurten hartu beharreko neurriak zehaztuko ditu udalak.