Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Kimak antolatutako ipuin lehiaketan euskaltegietan euskara ikasketak egiten ari diren Altsasu eta Sakanako ikasleek parte hartu dezakete. Parte hartze hutsagatik saria ziurtatuta dute. Hala ere, aurtengo deialdiak berrikuntza dakar, bi maila izanen dira: A mailan 3. urratsera bitarteko ikasleek parte hartzeko aukera izanen dute eta, gainontzekoak B mailan ariko dira. Maila bakoitzeko lanik onenei Kimak sari eder bana emanen die. Lanak apirilaren 25era arte aurkez daitezke euskaltegietan. Lehiaketako araudia ezagutu edo aurreko edizioetan aurkeztu diren 33 ipuinak irakurri nahi dituenak www.altsasukokima.com web orrira jotzea du. TopaguneaLarunbataz geroztik Kima euskara taldea Topagunea, Euskara Elkarteen Federazioaren kide da. Federazioak Durangon egindako bilkuran hartu zuen talde altsasuarra bere baitan onartzeko erabakia. Euskaltzale altsasuarredako "bultzada handia eta poz handia da euskalgintzako erakunde handi horren kide izatea".