12 dantzari, sustraiei jarraiki dantza estiloen fusioan murgilduz

Guaixe 2008ko apirilaren 11

Eszena 2008 Altsasuko Iortia Kultur Gunera bitan helduko da: aurreko igandean Nafarroako Tempomobile taldeak Inventana dantza emanaldia eskaini zuen, familiei begira, eta bihar, larunbatean, Iberica de Danza talde entzutetsua izango da Altsasun, helduendako Cerialia dantza emanaldiarekin. Becky Siegel iparamerikarra da Tempomobile taldearen zuzendaria. Haren begiradapean 5 dantzari Iortiako oholtzara igo ziren, haur, gaztetxo eta helduei Inventana emankizuna eskaintzeko, hain zuzen ere aurtengo Eszena 2008 programarako propio prestatutakoa. Eguneroko bizimodu goibeletik irudimenaren bidez ihes egiten duen neskatxa baten historia kontatu zuten, dantzaren lengoaia erabiliz. Paco Iglesiasek antzezlanerako prestatutako musika ederra izan zen oso, eta Iortiara hurbildu ziren ikusleek asko gozatu zuten dantza emanaldi honekin. Tradizioan oinarrituta, aire berriak segizIberica de Danza talde entzutetsuak itxiko du Eszena 2008 programa Altsasun. Aipatu talde ezagunak Cerialia dantza emanaldia ekarriko du, bihar, apirilaren 12an, larunbatean, 20:30ean Altsasuko Iortia Kultur Gunera. Cerialiak hiru zati ditu: Escenas de ida y vuelta (bolero eskola), Cerialia (new-folk) eta Torre de vientos (dantza klasiko espainiarra). Manuel Segovia eta Violeta Ruizen zuzendaritzapean, konpainia osatzen duten 12 dantzariek dantza hainbat estiloren fusioaren emankizun bikaina eskainiko dute, Altsasura goi mailako ikuskizuna eskainiz. Hain zuzen ere Iberica de Danza konpainia 1993ean sortu zuten Manuel Segoviak eta Violeta Ruizek. Sustraiei jarraiki, dantza tradizionala da bere ikuskizunen erreferentzia nagusia, baina bestalde oso talde berritzailea da, euren emanaldietan dantza estilizatuaz, bolero eskolaz, dantza historikoaz eta flamenkoaz gozatzen ahal baita. Finean, estilo ugariren fusio bikaina egiten du taldeak. Gainera, 12 dantzarik osatzen dute taldea, lehen mailako dantza ikuskizun ederra eskainiz eta eszenatokia arteaz beteaz. Fusio bikainaAurten konpainiak 15. urteurrena betetzen du, eta Cerialia ikuskizun osoa ekarri du gurera. Izan ere, Cerialia izan zen konpainia sortu zutenean prestatu zuten lehen obra. Izenburua Ceres-en omenez apirilean, garia aletzen zen garaian erromatarrek ospatzen zituzten festei dagokie. 12 dantzariren lana eskaintzeaz gain, musika berrien eta gai klasiko gaurkotuen aukeraketa aberatsa eskainiko ditu dantza emanaldiak hiru zatiko egitura baten barnean. Hiruretan oso estilo desberdinak daude. Cerialia berria gaur egungo ikuskizuna da, dinamikoa eta koreografia aberatsak dituen saioa.Hiru zatiei dagokienez, Escenas de Ida y vuelta obra Raquel Alarcónek egindako koreografia da. Artista hau konpainia batzuetako lehenengo dantzaria izateaz gain, gaur egun Madrilgo Goi Mailako Dantza Kontserbatorioko irakaslea da. Konpainiako zuzendari artistikoa eta obraren sortzailea den Manuel Segoviak Cerialia berreskuratu eta berrikusi du. Eta Gema Moradok Torre de vientos izeneko obra sortu du. Morado Espainiako Ballet Nazionaleko bakarlaria izateaz gain, bere konpainiako zuzendaria da. Manuel SegoviaIberica de Danza konpainiako zuzendari artistikoa eta koreografoa Manuel Segovia da. Sari garrantzitsuak irabazi ditu, besteak beste 2001eko Dantza Sari Nazionala, sortzailetasunari emana; edo 2004ko Madril Hiria Saria, koreografiari emana. Bere konpainiarendako eta Antzerki Klasikoko Konpainia Nazionalarentzako koreografiak sortzeaz gainera, La Maja de Goya izeneko musikala, eta Carmen Parisentzat bideo-klip bat egin ditu. Rafael Amargoren konpainiarekin lan egin du, baita telesaio batzuen ekoizpenetan ere. Bestalde, Folkinvierno sortu eta zuzentzen du Las Rozasen, eta dantza ikastaroak ematen ditu.CerialiaZuzendariak: Manuel Segovia eta Violeta Ruiz.Koreografiak: Manuel Segovia, Raquel Alarcón eta Gemma Morado.Dantzariak: Raquel Ruiz, Angeles Hurtado, Noemí Orgaz, Rebeca Jiménez, Angela Gairal, Sarai Extremera, Sara Cano, Jorge Vicedo, Jaime Puente, Angel Bleda, Daniel Hernández eta David MartínArgiztapena: Manuel Segovia.Jantzien diseinua: Violeta Ruiz.Informazio gehiago: www.ibericadedanza.com