Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko Gaztetxean Gasteizko Vicepresidentes taldearekin batera Errenteriako Sorkun kantari ezagunak kaleratu berri duen lana zuzenean entzuteko parada izango dugu, eta bestalde, Kaliforniako Waxy rock taldea ezagutzeko aukera izanen da.Nondik datorren bi talde hauen arteko harremana? Hain zuzen ere Sorkun & Vicepresidentesek Kaliforniako Palm Springen grabatu dutelako euren lana, Waxy taldeko Robbie Owenen laguntzarekin. Euskal Herria eta Estatu Batuen arteko rock lotura aztergai izanen dugu, bada. Kaliforniarrek "desert-rock" delakoaren ordezkari, Kyuss edo Queens of the Stone Age moduko taldeen musika bidaideak dira.