Trenbidearen Adiskideen festa

Guaixe 2008ko apirilaren 11

Gaurtik domeka bitartean Trenbideen Adiskideak elkarteak trenarekin lotura duten argazki eta objektuen erakusketa jarri du Burunda kalean duen egoitzan, 1. bis zenbakian. Hura goizez 12:00etatik 14:00etara bisita daiteke eta, arratsaldez, 18:00etatik 21:00etara. Domekan salbu, arratsaldez ordu erdi beranduago zabalduko dutela. Erakusketa horrekin batera, 1930ko Altsasuko tren geltokiaren maketa martxan ikusteko aukera izanen da. Elkarteari bost urte kosta zaio 1/87 eskalako maketa egitea. Egun handiaTrenbidearen Adiskideek domekan Artzain Onaren eguna ospatuko dute. Etxafigoa bota ondoren, udala lagun dutela, txistularien doinuekin batea kaputxinoen komentura jaitsiko dira. Han meza izanen da, eguerdian, eta elizkizunaren ondoren otamena. 14:00etan udalak elkarteak prestatutako erakusketa bisitatuko du eta segituan Zubeztia elkartean bazkaria izanen da. Ohi denez, bazkalostean trenarekin lotura izan duten pertsonak omenduko ditu elkarteak. Egunarekin batera despedituko da Trenbidearen Adiskideen festa.