Abian dira eskolarteko bela eta natur-jardueren kanpainak

Guaixe 2008ko apirilaren 11

Bertizko Turismo Partzuergoak eta Nafarroako Bela Federazioak, Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin, hasiera eman diote aurtengo eskolarteko bela eta natura-jardueren kanpainei. Nafarroako 79 ikastetxeetako 3.195 ikaslek parte hartuko dute edizio berri honetan, tartean, Altsasuko Zelandi, Aralarko Mikel Donea eta Jesusen Bihotza ikastetxeko ikasleek.Bi kanpainek ikasleen artean kirola sustatzea dute helburu, beti ere, naturarekin harremanetan. Nafarroako eremu ezberdinetako gazteen arteko elkarbizitza ere bultzatu nahi dute.Allozko urtegiaren ondoan dagoen Lerateko Aritzaleku kanpinak hartuko du bela kanpaina. Aste honetan hasi eta uztailaren 17ra arte, lehen hezkuntzako 5. eta 6. mailako eta bigarren hezkuntzako 1. eta 2. mailako 1.517 ikaslek bela ontzi ezberdinak gidatzen ikasiko dute. Horien artean daude Altsasuko Zelandiko ikasleak.Natura-jardueren kanpainak berriz, Lekarozko gazte aterpetxea izanen du gune. Joan zen astean hasi eta maiatzaren 30era arte, DBEko 3. eta 4. mailako 1.678 ikaslek ur kirol anitz mustuko dituzte: rafting, piraguismo, arroilen jaitsiera, hidrospeeda, eta baita abentura parkea ere. Altsasuko Jesusen Bihotza eta Aralarko San Miguel ikastetxeko ikasleek hartuko dute parte kanpaina honetan.