Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Artzain Onaren eguna ospatu zuten domekan Altsasuko Trenbideen Adiskideak elkarteko kideak. Udalarekin batera kaputxinoen komentura joan eta meza entzun ondoren otamena izan zuten eta Burunda kaleko 1 bis zenbakian egun hauetan zabalik dagoen museoari bisita egin zioten. Ondoren elkarteko kide eta lagunak Zubeztia elkartean bazkaltzera bildu ziren. 72 guztira. OmenduaBazkal buruan, ohi duenez, Trenbideen Adiskideek omenaldia egin zioten trenarekin zerikusia duen pertsona bati. Aurten omendua Guillermo Ramon Gonzalez Angulo izan zen. Miranda de Ebrokoa sortzez, soldadutza RENFEn egin zuen eta hala ikasi zuen tren gidariaren ofizioa. Mirandatik eta gero Altsasura bidali zuten eta Burundako herrian Francisca Ruizekin familia osatu zuen. Altsasuko eta Azpeitiko tren museoen laguntzaile dela azpimarratu zuten omenaldian. MaketaTrenbideen Adiskideak elkarteak Burunda kalean duen egoitzan, 1. bis zenbakian, trenarekin lotura duten 700 bat argazki eta hainbat objektuen erakusketa jarri du. Horretaz gain, 1930ko Altsasuko tren geltokiaren maketa martxan ikusteko aukera izan da. Elkarteari bost urte kosta zaio 1/87 eskalan 28 metro karratuko maketa egitea. Harekin batera, beste 3 maketa daude ikusgai museoan: Mirandan egindako 20 metro karratuko bat; Lizarra-Gasteiz trenbideko zubi batena eta Ormaiztegiko zubi berriarena.Erakusketak asteburuan hainbat bisitari jaso ditu. Joan ezin izan denak oraindik ere badu aukera, asteburuan erakusketa zabalik izanen baita: goizez 12:00etatik 14:00etara bisita daiteke eta, arratsaldez, 18:00etatik 21:00etara. Domekan, arratsaldez, 18:30ean zabalduko da erakusketa.