Bigarren postura igo da Altsasu

Guaixe 2008ko apirilaren 14a

Partidu bikaina jokatu zuten altsasuarrek. Lehen zatian, nagusi izan ziren eta 2-0eko aldearekin joan ziren atsedenaldira. Bigarren zatian ere, bide onari eutsi zioten, epaileak Ruben kaleratu zuen arte. Altsasukoek 3. gola ere sartu zuten, baina zelaian gehiago zirela, gerturatu egin zitzaien Zarramonza. Azkenean, 3-2 amaitu zen norgehiagoka.3 puntuak batuta, 2. postura igo da Altsasu, Bidezarra liderrarengandik 7 puntura. Datorren asteburuan atsedenaldia izanen dute Burundakoek.