Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Kimak azaldu duenez, txapelketaren egunean, bertsolariek Altsasun barna eginen den ibilbidean hainbat geldialdi eginen dituzte. Bakoitzean bertsoak bitan kantatuko dituzte eta parte hartzaileek zerrendako zein esaera den asmatu beharko dute. Esaera zahar gehien asmatzen dituenak asteburuko egonaldi bat irabaziko du. Erabilera"Hizkuntzaren adierazkortasuna aberasteko" helburuz deitu du Kima euskara taldeak esaera zaharren txapelketa. Lehiaketa horren bidez "atsotitzak ezagutaraztea eta, erabilaraztea bilatzen du" Kimak, "erabilita hizkuntza aberastu egiten delako". Maiatzaren 3an, larunbat eguerdian jokatuko da txapelketa, Altsasuko Alde Zaharreko festen egitarauaren barruan. Kimak parte hartzera dei egin du. Informazio gehiago nahi duenak Kima euskara taldearen web orrira jo dezake. Altsasuko euskara taldeak Sopelatik hartu du lehiaketaren eredua. Bizkaiko herrian asteburuan 15. edizio arrakastatsua jokatu da eta hura antolatzen duen AEK-ren laguntza izan du Kimak.