Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Harreman on horrek egin du posible larunbat emanaldia. Erkudengo Ama Abesbatzako kideek jakinarazi digunez, "Iosu Altsasun kantatzeko gogoz dago, normalean atzerrian kantatzen baitu". Kantariak eskenatokian Borja Rubiños piano-jolearen eta Erkudengo Ama Abesbatzaren laguntza izanen du. Instrumentistarekin aurretik ere aritua bada ere, estreinakoa izanen da Altsasuko abesbatzarekin ariko dena. Larunbaterako prestatu duten programa opera eta zartzuela piezez osatuta dago. EgitarauaMozarten Txirula miragarriko O Isis und Osiris eta In diesen Heilg´n Hallen ariak kanatatuz hasiko du kontzertua Iosuk. Ondoren, Belliniren La Sonnambula operako Vi ravviso ariaren txanda izanen da. Puchiniren La Bohéme operaren Vecchia Zimarra aria ere kantatuko du Iosu Ieregik Altsasun. Verdiren Simon Boccanegra operako Il lacerato spirito eta egile beraren Macbeth operako Come dal ciel precipita ariak abestuko ditu. Baxu-baritonoak bere emanaldia Sorozabalen La tabernera del puerto zarzuelaren Despierta negro erromazarekin despedituko du. Altsasuko Iortia kultur gunean izanen da kontzertua, larunbatean, 20:30ean. Sarrerak 5 euro balio ditu.