Umorea Altsasuko Liburuaren Astearen ardatza

Guaixe 2008ko apirilaren 18a

Gaur bertan abiatuko da prestatutako jarduera egitaraua. "Umorez irakurtzeko" umorezko eta umoreari buruzko liburuen erakusketa ikusgai izanen da liburutegian. Gainera, liburuzainek gai berarekin irakur gida prestatu dute. Gaur bertan, 19:00etan, ipuinen unea hartuko du Iortia kultur gunean eta "umorez entzuteko" Cuentos de risa con Luisa y Marisa saioa eskainiko dute Belen Otxotorenak eta Inma Gurreak. Komikigileak"Umorez entzutekoa" izanen da Asisko Urmeneta komikigileak asteartean, 19:00etan, eskainiko duen hitzaldia. Iortiara hurbiltzen direnak Como aprender Euskara en 40 años y un día facilmente hitzaldia euskaraz entzuteko aukera izanen du. Asisko marrazkilaria izateaz gain urtetan euskara irakaslea ere izan da, eta izanen du zer kontatu.  Asteazkenean beste bi komikigile izanen dira Iortia kultur gunean: Guaixe astekariko kolaboratzaile den Morkots eta Idoia. Haiek, "umorez sortzeko" karikatura eta gorpu-bikainen tailer irekia eta erakusketa eskainiko dute, 15:00etatik 20:00etara. Zinema"Umorez ikusteko" aukera ere eskaintzen du Altsasuko Liburuaren Asteak. Hala, asteburu honetan Mortadelo y Filemon: Misión salvar la tierra filma pantailaratuko da Iortia kultur gunean. Film gehiago ere izanen da asteburu honetan Iortia kultur gunean ikusgai: El amor en los tiempos del cólera. Izenburu bereko Gabriel Garcia Márquezen liburua irakurri dutenek, astelehenean, 18:00etan hizketaldi literarioan parte hartzeko aukera izanen dute. Horretaz gain, izanen dira beste jarduera batzuk ere antolatu dira. Esaterako, aurten ere irakurketa bulkatzeko Irakurri, gozatu eta oparitu kanpaina martxan izanen da.