Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lan poltsak bi urtetako iraupena izanen du behin betiko zerrendak argitaratzen direnetik. Interesatuek curriculumak aurkezteko epea maiatzaren 5etik 16ra arte izanen dute. Altsasuko Udalak jakinarazi du "gazteriarekin egiten den lana ezberdina denez, zerrenda orokor horren barruan Gazte txokoan lan egiten interesa dutenen taldea" sortuko dela. Lanpostu horretan interesaturik dauden pertsonek, curriculum-a ematen duten unean jakinarazi beharko dute. Lan talde hori sortzeko, gazteekin izandako esperientzia bereziki baloratuko zaie. Udalak jakitera eman duenez, kontratazioak garagarrilaren azken astetik aurrera izanen dira. Deialdiari buruzko informazio guztia udalaren web orrian eskuragarri izanen da maiatzaren 5etik aurrera.