Gazte mailako lasterketa larunbatean Altsasun

Guaixe 2008ko apirilaren 25a

Txirrindularitza zaletuek asteburuan ez dute aitzakiarik euren gustuko kirolaz disfrutatzeko, izan ere, larunbatean, apirilaren 26an, gazte mailako txirrindularien lasterketa izanen baita Altsasun, XXVIII. Udaberri Trofeoa hain zuzen.16:30ean aterako dira txirrindulari juniorrak Zumalakarregi plazatik, eta 78 kilometroko lasterketari egin beharko diote aurre. Altsasutik aterata Olaztira joanen dira, Altamira portua igotzera. Bertatik jaitsi eta Etxarri Aranatzeraino helduko dira, buelta hartu eta berriro Altsasuraino joateko. Olaztiraino segi eta bigarrenez igoko dute Altamira, jaitsiera eta gero Etxarri Aranatzeraino heltzeko. Etxarritik bueltan datozela, Urdiainen sartu eta San Pedro bidetik Altsasura ailegatu eta Olaztiraino joango dira, Altamira azkenekoz igotzeko. Altamiratik bueltan helmuga izanen dute Altsasun, udaletxe parean.Beste lasterketak Asteburuko lasterketekin jarraituz, kadete mailako tropela igandean lehiatuko da Orkoienen. Afizionatuek Euskaldun Txapelketarako baliagarria den lasterketa jokatuko dute igandean Lazkaon, elite eta 23 urtez azpikoendako LXIV. Lazkaoko Proba lasterketa hain zuzen.