Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Eskenatokian dantzan izanen direnak 9 eta 14 urte bitarteko dantzari gazteak izanen dira. Dantzariak Oiartzun, Elgoibar, Deba, Donostia eta Lezotik etorriak izanen dira. Aurten, beraz, ez da sakandarrik izanen. Domekan neurtuko diren dantzariak, guztira, 41 izanen dira. Bi mailetan ariko dira: A mailan, 26 parte-hartzaile izanen dira eta, B mailan, 15. Saioaren bukaera, dantzari onenei sariak emanen dizkiete. Domekan Etorkizuna Dantza Eskolak antolatutako lehiaketarekin gozatu nahi duenak jakin dezala sarrera dohainik dela.