Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Idoia izan zen nagusi partiduaren hasieran, baina 3 aldiz ere, alferrik galdu zituzten gol aukera ederrak. 30. minutuan altsasuarren aldeko penaltia markatu zuen epaileak eta ez zuten hutsik egin sakandarrek. Bigaren zatia hasi eta berehala sartu zuen berdinketa gola Idoiak. Altsasuk erasoan jarraitu zuen eta, bide horretatik, arerioen defentsaren akatsa lagun, 1-2koa sartu zuten. Amaitzeko, eguneko bigarren penaltian, 1-3koa sartu zuen Rubenek.2. postuan jarraitzen du Altsasuk, 24 punturekin. Bidezarra da liderra, 31 punturekin.Bi jardunaldi dituzte aste honetan: Maiatzaren 1ean, ostegunean, etxean hartuko dute, 20 punturekin 4. postuan dagoen Doneztebe taldea. Asteburua n berriz, 16 punturekin 5.a den Artajones taldearen aurka izanen dute lehia, etxetik kanpo.