Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Larunbatean jokatu zen Burunda Txirrindularitza Taldeak antolatutako gazteen mailako XVIII. Udaberri Trofeoa. 93 txirrindularik hartu zuten irteera, 78 kilometro osatzeko. Aurreikusi moduan Altamirako igoerak erabaki zuen lasterketa. Irabazlea Ibarrola taldeko Javier Atxa izan zen (1:43:36), eta mendiko txapelketa ere Atxak bereganatu zuen. Lakuntzako Interesport Irabia taldeko Mikel Astiz hirugarrena sartu zen, 18 segundora. Talde onena, aldiz, Gometero-Nova izan zen.Murciako Calventek irabazi du Errioxako Itzulia Igandean despeditu zen Errioxako Itzulia. Irabazlea Murcia taldeko Manuel Calvente izan da (11:01:32). Portugalgo Libertyn dabilen Pablo Urtasun urdiaindarra 58.a izan da, 25:37ra, eta Caisse d´Epargneko Imanol Erbiti 64.a, 30:05era.Valverderendako Lieja-Bastogne-Lieja Emozioz betetako lasterketa ikusgarria bizitzeko aukera izan genuen igandean, Lieja-Bastogne-Lieja lasterketa klasikoan. Izan ere, lasterketa bati eskatu ahal zaion guztia izan baitzuen: ihesaldi luzea; ihesaldia zapuzteko tropelak egin beharreko lana; etengabeko erasoak; eta azken unean sprintean erabakitako proba, nerbioak jota uzteko modukoa. Irabazlea Caisse d´Epargneko Alejandro Valverde izan zen (6:44:04), azkeneko kilometroan eraso bikaina jo eta Rebellin de Franck Schleck esprintean irabazi eta gero. Hain zuzen ere, Franck Schleck eta laugarren sailkatu zen haren anaia Andy Schleck izan ziren probako protagonista nagusiak, bereziki Andy, 21 urtekoa. Horren gaztea izanda duen sasoia izutzeko modukoa da, eta azken 30 kilometroetan egindako lana aipagarria izan zen.Valverde pozez gainezka zegoen, Liejan lortutako bigarren garaipena ospatzeko gogoz. "2006ko garaipena baino pozgarriagoa izan da hau niretzat" aipatu zuen.Txanponaren beste aldea Euskalteleko Egoi Martinez etxarriarrak bizi zuen, lasterketa utzi behar izan baitzuen, Flecha Valonan bezala eroriko bat izan eta gero. Zorionez, ez zuen hausturarik izan, baina ezker ukondoan kolpe fuertea izan zuen. Bestalde, haren taldekide Jorge Azanza altsasuarra 62.a heldu zen helmugara, 8:11ra, eta Ag2r taldeko Jose Luis Arrieta uhartearrak lasterketa utzi zuen.