50 txirrindulari gaztek Udaberriko Trofeoa lehiatu zuten Altsasun

Guaixe 2008ko apirilaren 30a

Gazte mailako txirrindulariek XXVIII. Udaberriko Trofeoa izan zuten joan zen larunbatean Altsasun. Goizeko 16:30ean eman zioten hasiera lasterketari ia 50 txirrindularik. 78 kilometroko ibilbidea egin zuten Burunda eta Aranazen barna.Altamira hirugarren aldiz igo ondoren itzuli ziren Altsasura. Ibarrola taldeko Javier Atxa izan zen udaletxe aurreko helmuga pasatzen lehena. Aralar Txirrindulari Taldeko Mikel Astiz hirugarren postuan sartu zen.Mendiko sailkapenean, Rural Kutxako Andoitz Azurmendi 2.a izan zen, lasterketaren irabazlearen atzetik. Aralar T. T.-ko Mikel Astiz, berriz, 3.a izan zen.Sailkapena 1. Javier Acha (Ibarrola) 1:43:363. Mikel Astiz (Aralar) 18ra13. Andoitz Azurmendi (Burunda) 2:13ra15. Eneko Otxagabia (Aralar) d.b.20. Adur Senar (Aralar) d.b.31. Jon Irigoien (Burunda) 3:29ra