Egile altsasuarraren lanak nortasun propioa du eta kultur elementu eta garapen tresna bihurtzen da. Txuspok eraiki duen zuhaitz-etxeak begiratoki eder parea du eta natura beste ikuspuntu batetik ikusteko aukera ematen dio hara igotzen denari. Begiratokiaz gain, aisialdi eta didaktika jarduerak garatzeko aukera emanen du. Txusporen zuhaitz-etxearen eraikuntza ereduak ez du zuhaitza kaltetu, egituraren zama handiena eskailerak hartzen baitu. Atzo zuhaitz-etxearekin batera, hari buruzko eta inguruko naturari buruzko argibideak ematen dituzten panelak ere mustu zituzten.
Ildo berria
Txuspo Poyoren zuhaitz-etxearen mustutzearekin batera, Altsasuko Udaleko Kultura Zerbitzuak erakusketa-tailerra prestatu du. Bere helburua da zuhaitz-etxea herritarrei hurbiltzea jarduera sortzailez osatutako programa baten bidez. Hala, lan horren bidez, artistarekin eta bere lanarekin topo egiteko aukera izanen dute altsasuarrek eta bisitariek. Beraiek zuhaitz-etxea "propioa" bezala sentitzeko aukera izanen dute, erabili, maite... ahalko dutelako. Kultura Zerbitzuak aukera hori baliatu nahi izan du lan ildo berri bat abiatzeko: artisten lanak ezagutaraztea eta herritarrak artera hurbildu eta artearekin gozatzera sustatzea. Hori dela eta, Txuspo Poyo, zuhaitz-etxea eta jendearen artean topa-gune eta eztabaida-guneak sortzeko asmoz antolatu dira erakusketa eta tailerrak. Beti ere, modu parte hartzailean.
Tailerra
Atzodanik, eta hilabete batez, Iortia kultur guneak zuhaitz-etxeari buruzko erakusketa hartuko du. Sormen tailerrei dagokienez, sesio bakarrean edo bitan garatuko dira. Bata, Usolarrainen eta bestea Iortiako erakusketa gelan. Ordu eta erdiko iraupena izanen dute saioek. Parte-hartzaile guztiek "lan" berri bat sortuko dute, haiek ere sortzaile bihurtuz. Edozeinek parte har dezake tailerretan, baina adin tarte bakoitzari egokituak izanen dira. Bukatzeko, maiatzaren 30ean tailerretan izan diren guztiak Txuspo Poyo izanen den topaketa batean bilduko dira iritziak elkartrukatzeko.
tailerra datak ordutegia hizkuntza Adina
Ludoteka 2008/05/09 2008/05/23 18:30-20:00 euskara 6-12 urte
Gaztetxoko 2008/05/11 17:30-20:30 euskara 1 2-17 urte
Familiak 1 2008/05/17 11:00-? euskara gurasoak +
Familiak 2 2008/05/24 11:00-? gaztelania gurasoak +
Helduak 2008/05/12 2008/05/19 17:00-18:30 gaztelania 30
Gazteak 2008/05/10 16:30-19:30 euskara 17-30
Helduak 2008/05/17 16:30-19:30gaztelania 30
Familia tailerretan izena emateko Kangu Udal Ludotekatik pasa behar da arratsaldeetan. Gainontzekoetarako, Iortia kutur gunean eman behar da izena.