Festarik festa Altsasuko Alde Zaharrean

Guaixe 2008ko apirilaren 29a

Altsasuko Gazte Asanblada, Altsasuko Peñak, EHE eta Alde Zaharreko zenbait taldek elkarlanean egitarau zabala prestatu dute eta ekintzarik nagusienak asteburuan kokatuko dira. Antolatzaileen esanetan "euskal festa honekin euskal kultura eta kultura herrikoia bultzatu nahi dugu eta horretarako herri eta auzoari egitarau osatu bat eskaini nahi izan diogu".Egitaraua adin guztietako jendeari zuzenduta dago eta haur, gazte zein helduen gozamenerako ekitaldiak antolatu dituzte. Haurrek zirko tailerrean aritzeko aukera izan zuten asteartean eta asteburuan berriz plaza jolastoki bihurtuko da. Gazteek ere izanen dute non aukeratu eta ostegun, ostiral eta larunbatean Gaztetxetik kanpoko zein bertako taldeak pasatuko dira.Zubeztia plazak ostiral eta larunbatean kolektiboen azoka hartuko du. "Ideia Etxarritik hartu genuen eta oso egokia iruditu zitzaigun" azaldu du antolatzaileetako batek. Azokan herriko kolektibo gehienen parte hartzea izatea gustatuko litzaieke eta horrela, Altsasuko peñak, Gazte erakundea, Garraxi, Gazte Asanblada, AAM eta AHT gelditu elkarlana izanen dira, besteak beste.Omenaldi eta guztiLarunbata egun handia izanen da. Herri bazkariak omenaldiari emanen dio segida eta aurten Altsasuar peto-peto bat omendu nahi dute. "Lopezi ondo merezitako omenaldi bat eginen diogu bazkal ondoren. Lopezek Altsasuko herriarendako egin duen lan guztia eskertzeko asmoz".Domekan, artisautza feriaDomekan berriz Artisautza feria izanen da Altsasun. Herriko zenbait kideek udalaren laguntzarekin antolatzen duten festa 1972an hasi zen ospatzen eta aldaketa batzuk izan badira ere, egun garai bateko lanbideen erakusketa handia da.10:00etan hasita artisauen postuek beteko dute Altsasuko plaza eta antolatzaileek adierazi bezala parte hartzaile gehienak altsasuarrak izaten saiatzen dira. Aurten 23 postu izanen dira ikusgai eta horietatik 10 bertakoak. Talogileak, aulkiak egiten dituztenak, zura lantzen dutenak, pilota egileak, txistorra... Dena den, aurten berrikuntza garrantzitsu bat izanen da azokan. Sagardoa nola egiten duten gertutik ikusteko aukera izanen da Zeraindik etorritako lagunei esker. Antolatzaileen esanetan "parte hartzaile guztiak lanera etortzen dira eta ez gauzak saltzera. Haiek egiten dutena erakustea eta jendeak gertutik ikustea da gure helburua". Azokaren ondoren guztiak bazkaltzera bilduko dira. Parte hartzaileakAltsasuko talogileak (Mª Jose Elizalde, Juanita Mazkiaran, Teresa Guridi, Petra Garcia, Bibi Maiza, Maripi Larrea, Arantxa Asurabarrena, Idoia Ganuza, Tiscar Duran, Marta Tuero, Belen Rubio, Mari Navarrete, Maite Yeregui, Enrique Eizagirre eta Fernando Amillano); Alejandro Rellan Altsasuko makila egilea; Agustin Lopez de Zubiria, Bakaikuko illeriguntzi-egilea; Miguel Angel Leal, zur langile altsasuarra; Francisco Guridi, artile lanak eta segak konpontzen dituen altsasaurra; Carmelo eta Sara Llena, pilota-egile altsasuarrak; Aurelio Lucas, aulkiak egiten dituen altsasuarra; Jorge Urteaga, Altsasuko uztarri egilea; Altsasuko Angel ardi-motzailea; Jesus Mari Olmos, Altsasuko zur langilea; Altsasuko txistorra egileak; Martiartu Anaiak, Murtxanteko upelgileak; Sakanako ehoziri artisauak; Segurako Eugenio Elortza kandela-egilea; Zalduendoko Hernesti Barronek zaldi ferratzailea; Logroñotik etorrik oda Felix Barbero zatogilea; Vitrodona tailerra, Zaragozako beira lantzaileak; Fustiñanako forjaria, Alfredo Zatorre; Matxinbentako Iñaki Matxin saskigilea; Marga irule gasteiztarra; Jose Candido Martinez, Alfaroko eltzegilea eta Zeraingo sagardogileak. Domeka eguerdiak aurtengo lehen ezkila errepika ekarriko du, eguerdiro entzunen dena irailaren 14ra bitartean. Bestalde, Haize Berriak bandak udala Otadiko Kristo Deuna ermitara lagundu eta gero, kalejira eginen du Alde Zaharrean zehar. 11:30ean hasiko den ibilbidean Sakanako musika eskolen laguntza izanen du bandak. Kalejira bukaeran, bai bandak, bai txistulariek elkarrekin joko dute Deba. Ondoren azoka antolatzen duen taldearen zozketa eginen da. EgitarauaMaiatzak 1, ostegunaKolektiboen azoka, Zubeztiako karpan. 23:00etan Trasteando taldearen kontzertua Gaztetxean. Maiatzak 2, ostiralaKolektiboen azoka, Zubeztiako karpan. 17:30ean Puzgarriak, jokoak, margo eta serigrafia tailerra... Foruen plazan. 19:00etan Txupinazoa. Japoniar bonbak eta txokolatada. 19:30ean Ajoarriero txapelketa. 20:00etan Hizkuntza eskubideak errespetatu. Kontzentrazioa, plazan. 21:30ean Afaria karpan (ajoarriero txapelketako kazuelekin, prezioa: borondatea). 23:00etan Anje Duhalderen kontzertua gaztetxean. 02:00etan Herri jolasak, Foruen plazan. Maiatzak 3, larunbataGoizean gaiteroak, buruhandiak, zanpantzarrak...12:30ean Etorkizuna dantza taldearen emanaldia. 12:30ean Elizako erlojupetik hasita herri kantu poteoa. 14:30ean Bazkaria. Ondoren omenaldia. Kalejira txarangarekin. 19:30ean Berbena plazan. 23:00etan Hesian eta Salsa de pastor taldeen kontzertua gaztetxean. Maiatzak 4, domeka10:00etatik 14:30era artisau azoka Foruen plazan. 12:00etan Aurreneko ezkila errepika. Asteburuan ardo azoka Zubeztia plazako karpan, 19:00etatik aurrera.