Ipuin lehiaketa despeditzeko, ipuin kontalaria

Guaixe 2008ko maiatzaren 5a

Itsasi euskaltegitik 10 lan jaso dituzte, 6 hasiera mailako ikasleenak eta 4 arituagoak direnenak. Maila bakoitzeko lanik onenak Arkatz liburu dendan gastatzeko 75 euroko txartela eskuratuko du. Gainera, parte-hartzaile guztiek saria jasoko dute. Kimak sari banaketa heldu den ostegunean eginen du, 19:30ean, Iortia kultur gunean. Sariak banatu aurretik, ordea, Antton Irusta ipuin kontalariak helduendako saioa eskainiko du, Lau haizetara kontari izenburua duena. Emanaldi hori Kultur Errota zirkuituaren baitan kokatzen da.