Festa giroan

Guaixe 2008ko maiatzaren 5a

Tartean hainbat gauza izan dira, besteak beste, Alde Zaharreko festen antolatzaileek Luis Mari Lopezi egindako omenaldia. Herriaren alde egindako lana eskertu nahi izan zuten horrela. Berak ezin izan zuen oroigarria jaso eta haren partez iloba batek jaso zuen. ErrepikaLarunbatean, maiatzak 3, eguerdian, ezkilen aurreneko errepika entzuteko aukera izan zen. Ohitura denez, irailaren 14ra bitartean entzunen da ezkilen doinua eguerdiro, maiatzeko gurutzetik iraileko gurutzera. Hala ere, hartaz arduratzen direnak, aurreko urteetan bezala, udalari eskaera egin diote: ezkila-dorrea garbitu dezala, uso kakez beteta baitago. Arrazoi horregatik iaz hainbat egunetan ez zen errepikarik izan.