Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Egitaraua ekitaldi sindikalarekin abiatu zen. Iortiara sartzerik izan ez zutenek kanpoan jarritako pantailaren bidez jarraitu ahal izan zuten ekitaldia. Juan Muguel Perez Hurtado zinegotzi sozialista altsasuarrak harrera egin zien. Haren ondoren hitza sindikatuko Sakanako eta Nafarroako buruek hartu zuten: Bienvenido Gallegok eta Juan Goyenek. Ekitaldian sindikatuak "berdintasuna, soldata duina eta inbertsio produktiboaren garaia" dela nabarmendu zuen. Aldi berean, "justizia eta bakea gisako balio unibertsalen" aldarrikapena egin zuen, baita "lan eta sindikal eskubideenak ere". Bazkaltzera 700 bat pertsona bildu ziren Burunda pilotalekuan. Bazkal buruan sindikatuan 25 urte edo gehiago daramaten 72 kide omendu zituzten. Haien artean zeuden Bienvenido Gallego Santano eta Jesus Pablo Blanco altsasuarrak eta Jesus Rúz Chafreaut ziordiarra. Egitaraua dantzaldiarekin borobildu zen. Bienvenido Gallegok adierazi digunez, "dena ongi joan zen. Parte hartzea esanguratsua izan zen eta eguraldiak lagundu egin zuen".