Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuarrek ez dute atsedenik eduki pasa berri den zubian. Bi partidu izan dituzte jokoan: maiatzaren 1ean, Doneztebe hartu zuten etxean, eta asteburuan, Artajonaren aurka neurtu zituzten indarrak. Asteburuan ezin izan zioten azken aldiko emaitza onei eutsi.Lehen partiduan, parez pare ibili ziren Altsasu eta Doneztebe. Biek ere, luzean jokatu zuten. Partidua 0eko berdinketarekin amaituko zela zirudienean, 87. minutuan, altsasuarrek kornerreko sakea baliatu zuten garaipenaren gola sartzeko.Asteburuan, Artaxonan, ezin izan zioten bide berari eutsi. Etxekoak izan ziren nagusi eta behar bezala probestu zituzten izandako gol aukerak. Merezita, 3-1 gailendu zitzaien altsasuarrei.2. postuari eusten dio Altsasuk, 27 punturekin, baina puntu bakarrera du Castillo de Tiebas. Bidezarrak jarraitzen du lider, 34 punturekin.Etxean jokatuko du Kopako azken aurreko partidua, 9 punturekin 8.a den Beti Kozkorren aurka.