Aitor Zubieta Zelandin bisitan

Guaixe 2008ko maiatzaren 6a

Apirilaren 24an bisita mundiala izan genuen Zelandin, Aitor Zubieta pilotari etxarriarra etorri baitzen gu ikustera. A zer mutil puska, handia eta wapua! Berarekin solasaldi ederra egin genuen, eta zenbait gauza ikasi ere.Guk galdera sorta handia egin genion eta batere nekatu gabe guztiei erantzuna eman zien. Bere sinadurak ere jaso genituen. Haur guztiok lortu genuen bere sinadura, bai paper batean, bai argazki batean, bai pilota batean, baita kamiseta batzuetan ere. Bukatzeko pilotakada batzuk ere eman genituen berarekin, eta poz-pozik bazkaltzera joan ginen. Berriro ere gustura egongo ginateke Aitorrekin.Aitor, mila esker guregana etortzeagatik. Segi honela, hain jatorra, alaia, eta pilotari trebea izaten. Agur!Zelandiko 4. eta 5. mailako neska-mutilak